Zergatik nutrizionista naiz?

Giza nutriziorako nire bokazioa ez zen goiztiarra izan, jadanik 26 urte nituen. Ordura arte nire elikadura ohiturak ez ziren onenak, eta sarritan bizitasun eta energiarik gabe sentitzen nintzen. Dietista-nutrizionista batengana joatea aholkatu zidaten eta joan egin nintzen. Oso profesional ona izatea suertatu zen, zorionez, eta hark elikadura ohitura berriak irakatsi zizkidan. Izugarri lagundu ninduen, askoz hobeto sentitzen hasi nintzen eta energia handiagoa nuela nabaritzen nuen.

Mundu berri bat nuen aurrean! Nutrizioarekiko interesa hasi zitzaidan, eta neure buruari esan nion Dietista-Nutrizionista izan nahi nuela; beste pertsona batzuei lagundu nahi niela,  Dietista-Nutrizionista hark lagundu ninduen bezala. Horrela, lana utzi eta 2013an hasi nituen nire ikasketak  Zaragozako Unibertsitatean.
Titulua eskuratuta, nutrizio ikastaroak egiten jarraitu dut nire ezagutza zabaltzeko eta ilusio handiarekin horretan ari naiz. Hitzaldiak ematen ditut beste lankide nutrizionista batzuekin. Irungo Eskualdeko Ospitalean lan egin dut pazienteen menuak eta otorduetako platerak gainbegiratzen. Codine-Edineoko (Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten elkargo Ofiziala) kide naiz.
Baina nire benetako bokazioa pertsonei nutrizio heziketaren bidez laguntzea da, eta horretarako abiatu dut azken proiektu hau, ilusio ikaragarriz. Nire kontsulta propioa, nun aholkularitza nutrizional pertsonala egiten dut.
Ez dut formula magikoetan eta produktu miragarrietan sinisten. Nire helburua pertsonek ikaskuntza prozesu egoki baten bidez beren elikadura ohiturak aldatu eta horrekin osasun hobea izatea da.
2017 Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua Zaragozako Unibertsitatean
2017 Zineantropometria Isak 1 Maila (IINCD) titulua
2018 Nutrizio Kliniko Aurreratua (ICNS) ikastaroa
2018 Kirol Nutrizio (ICNS) ikastaroa
2018 Digestio gaitzak (CODINNA) ikastaroa
2018 Obesitatean aditua ikastaroa "ebidentzietatik praktika klinikora" (Isabel Pérez/Pablo Zumaquero)
2019 Suplementazioa eta Laguntza Ergogenikoak Kirolean (G-SE)
2021 Kirol Nutrizioan Aditua (CEAN)

Nire metodologia ezagutu

Online Kontsulta