ZERBITZUAK

Nutrizio Klinikoa

Gaixotasun kroniko asko (diabetesa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia, obesitatea…lotuta daude elikadura ohitura ezegokiekin, eta horiez gain beste zenbait faktore ere bai: tabakismoa, alkoholaren kontsumo kaltegarria edo sedentarismoa. Ondorioz elikadura egokia izatea oinarrizkoa da gaixotasun askoren tratamenduan eta prebentzioan.

Nire lanaren zati bat da nutrizio plan zehatzak egitea zenbait gaixotasunetarako: mellitus diabetesa, hipertentsioa, hiperkolerterolemia/hipertriglizeridemiasa, elikagaienganako alergiak eta intolerantziak, digestio gorabeherak, zeliakia, etab.

Kirol Nutrizioa

Kirolariari eta kirol diziplinari egokitutako nutrizio plangintza egokiarekin lortu daiteke hobekuntza kirol errendimenduan, suspertze hobea ariketa egin ondoren eta lesio gutxiago izatea. Hori guztia, entrenamendu egokiarekin eta motibazioarekin.

Hori dena lortzeko, kirolaria bazara, nire lana izango da zure entrenamenduetara eta lehiaketetara egokitutako nutrizio plan pertsonalizatuak egitea zure helburuak lortzen lagunduz.

Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tratamendua

MOE-ren datuen arabera 1975-etik obesitatea hirukoiztu egin da munduan gaur egun arte. Gehiegizko pisua eta obesitatea lotuta daude hilkortasun handiagoarekin eta gaixotasunen maiztasun handiagoarekin : gaixotasun kardiobaskularrak (infartuak, enboliak, tronboak…) hipertentsio arteriala, mellitus diabetesa, dislipemiak, minbizi mota batzuk, digestio gorabeherak, etab.

Nire iritziz, gehiegizko pisuari eta obesitateari aurre egiteko modu onena elikaduraren gaian heziketa berria ematea da, pazienteak harreman osasungarria izateko elikagaiekin, denboran zehar iraunez.

Nire eginkizuna izango da elikadura heziketa, nutrizio plana, pertsonaren gustu, behar eta ohituretara egokitzea.

Nutrizio Heziketa

Elikadura heziketa zenbait hezkuntza estrategiak dira, bakoitzaren elikadura portaerak hobeagoak borondatez hartzeko diseinatuak daudenak hain zuzen.

Helburua da zuei ezagutzak, tresnak eta estrategiak ematea ohitura osasungarriak hartzea errazagoa eta praktikoagoa izateko, kontzientzia horrekin. Nutrizio hezkuntzak zenbait gai ditu barruan: ikastea erosketa osasungarria egiten eta etiketa nutrizionalen irakurketa egokia egitea, asteko plangintza egitea sukaldatzerako momentuan, hainbat sukaldatze teknikak erakustea,  elikagaiekin dugun harreman emozional-psikologikoa aztertu eta lantzea, material didaktikoak lantzea (infografiak edo bideoak, dibulgazio hitzaldiak, hainbat patologiatara egokitutako elikadura…), etab.

Dieta Begetarianoa eta Beganoa

Dietetikaren Amerikar Elkartearen arabera (ADA) ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak dira bizitza zikloko etapa guztietarako, horietan sartuta haurdunaldia, edoskitze aldia, haurtzaroa eta nerabezaroa, baita kirolarientzat ere.

Elikadura plangintzan oinarrituko gara, ekiditeko zenbait nutrizio gabezia, gertatu ahal direnak ez badira zenbait gai kontuan hartzen. Aholkularitza guztia egokituta eta pertsonalizatuta egongo da pertsonaren gustu, lehentasun eta ohituretara.

Hau da nere proposamena

Tarifak